Jeiki, jeiki, etxekoak
Argia da zabala
Argia da zabala
Jeiki, jeiki, etxekoak
Argia da zabala
Argia da zabala
Itsasotik mintzatzen da
Zilharesko tronpeta
Bai eta ere ikaratzen
Olandresen ibarra
Olandresen ibarra
Jeiki, jeiki, etxekoak
Argia da zabala
Argia da zabala
Itsasotik hurbiltzen da
Untzi bat kargatua
Gaitzen denak mentura
Haren atakatzera
Haren atakatzera
Jeiki, jeiki, etxekoak
Argia da zabala
Argia da zabala
Jeiki, jeiki, etxekoak
Argia da zabala
Argia da zabala
Itsasoan agiri da
Argi gozo biguna
Bere aurrean beldurtuta
Ihes doa iluna
Ihes doa iluna