Zure atzetik

Kalez kale, herriz herri beti batera zu ta ni
Arazoak eduki arren beti zaintzen elkarri
Burua tente mantenduz ez genion iñorri beldurrik
Gure adiskidetasuna gure bizitzen euskarri

Ustekabean gauzak aldatu ziren
Nire bizitzaren eskemak apurtzen
Amildegi ertzean bakarrik nengoen
Burua makur, zure laguntza itxaroten

Baina ez zenidan lagundu
Hau ezingo dizut barkatu
Momentu zailetan ezagutzen da pertsona

Nire arazo guztiei aurre egin nien
Horregatik nago tinko orain eta hemen
Baina hala ere ez naiz zutaz ahazten
Mendeku gosea ez da errez asetzen

Ez zaitez hasi ihes egiten
Gorroto [C7]sua ez da itzaltzen
Bilatuko zaitut gauez ta egunez

Mendeku ta odol bila nago zure atzetik
Aurrez aurre gaudenean ez egin negarrik
Ez dut izango inongo kupidarik
Belauniko ez eskatu niri barkamenik
Log in or signup to leave a comment

NEXT ARTICLE